XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jarridazue hango puxka bat eta saltsa ere, nahiko da, tira gehixeago, zuek ez duzue hemendik nahi?, ez gutxi jango diat gaurkoan, hik gutxi jan bai zera ez diat uste, ez, atzo beste afari bat izan genian eta kristorena sartu, lehertu zorian ibili nauk gauean, amets txarrak izango hituen, ez zeren burua ametsik kozkorrena egiteko ere ez baitzegoen, hamar ordu lo eta logurez jeiki naiz, ez zegok gaizki, zenbat eta gehiago ohean orduan eta ohezaleago legea duk, baina ona ez, zertaz ari zarete?, jateaz.

- Garbitu muturra, orain esango didazu zer behar dudan garbitu, orain ez beti esan izan dizut, ederra ikusi nahi zaitu eta gainera kexu gizonok, zuek muturra eta muturra ez dena zikintzen dituzue mila eta bat pastarekin eta, ez duzu neregatik esango, orain legatz saltsaren kontra, ez haserretu horrela bai jartzen zaik zikina.

- Saltsa honen kontra nor mintzo?, inor ez motiburekin, ona dago, bai, bai benetan, hau nork egin du?, nik hura, Gorrik hau, zein hobea?, itxoin probatu arte.

- Joxe burdina libro duk - Etxe bazetorren jadanik zikiro puxka erreak ekarriz, aldameneko mahaian ezartzen zituen, inguruko lau txapeldunei aurpegiak alaitzen eta gorritzen zitzaizkien egingo zuten janaldian pentsatuz, goseak zerek nunbait esaten zuen ondoko mahaian zegoen bibote luzedun batek.

- Jon, ebaki - agintzen zuen Xalbat izeneko berrogei-ta-hamar urte inguruko baserritarrak, eta Jon artzai ezti zaharra zutitzen zen, sakelatik kanita ateratzen zuen eta gogoz ekiten zion ebakitzeari besteak beha zituelarik.

- Gorri txapeldun, hirea zegok goxoa, hire ondoan nagoelako esaten duk, jakina, jotzeko beldur ala?, ez ez zinez zioat, hobe zenuke ezer ez esatea, sinistuta egongo da gero, eta egunak pasatuko ditu lelo horrekin, noiz egin dizut horrelakorik esan?, nik esaten dizkizudanak ez dituzu ez gogoratzen baina besteen kontuez asperturik naukazu, lehengoan esaten nian ez hadi ezkon umorea galtzerik nahi ez baduk, honek ez dizu ulertzen ezta ulertuko ere burua gogortxo du-ta, garaian zaude hobeki pentsatzeko, ez nintzateke zurekin joango, zer uste duzu buru gogorra nahiago kaskarina baino, buru gogorra fidelago izaten da, oker zaude emakume, bibote hoiekin gainera ze nazka, ondo egingo lizukete bada kilikili, tori sagardoa, neuk egingo diat kilikili matrail hezurrean emaztekia bakean uzten ez baduk, (...).